Laudioko Udalak 2024ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergarako (OHZ) hobari eskaerak aurkezteko epea zabaldu du jada, uztailaren 31ra arte. Aurreko aldietan bezala, ohiko etxebizitza bakoitzeko egingo da, familia-unitatearen diru-sarreren arabera. Diru-sarrera horiek 42.000 eurotik beherakoak izan beharko dute.

Aurten ere, hobariek alokairu publikoko programa baten barruan (Alokabide) dauden etxebizitza hutsak edo trantsizio ekosoziala, eta bereziki, energetikoa, bizkortzea helburu dutenak ere jasoko dituzte. Aitzitik, alokairu publikoko ezein programatan dauden etxebizitza hutsek %50eko errekargua izango dute.
Familia ugariek ere hobaria jasotzeko eskubidea izango dute, diru-sarreren arabera. Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez edo Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) aurkez daitezke