Formula V, El Drogas, Tremenda Jauria eta Zetak taldeek osatuko dute Laudioko jaietako musika kartela

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko mai. 6a, 12:47

El Drogas, artxibo irudi batean. / www.denaflows.com

Aurtengo jaiak abuztuaren 15etik 25era ospatuko dira.

Oraindik goiz da Laudiok bere hurrengo jaietan izango duen jai-egitaraua zerrendatzeko, baina ez abuztuaren 15etik 25era bitartean izango diren kontzertuak. Aurten Udaleko Jaietako sailak, jaietako lantaldearekin elkarlanean, Formula V-ren alde egin du txupinazoaren egunerako, eta El Drogas-en rock urbanoaren alde abuztuaren 16rako, ostirala.

"Kontzertuak beti dira gure jaietako ekitaldirik jendetsuenetarikoak, eta aurten danontzako denetarik egon dadin saiatu gara. Jaietako lantaldearekin batera mimo handiz diseinatu dugun programa honekin gure bizilagunak berriro konkistatzea espero dugu", adierazi du Sonia Respaldiza jaietako zinegotziak.

Larunbatean, abuztuaren 17an, Gobernantza Feministaren arloak antolatutako kontzertuak izango dira; Burbuilak eta Matx. Baina egun horretan ere Boni M. taldearen disko-musikak Laudio hartuko du. Bestalde, Tremenda Jauria taldearen aldarrikapen hitzak, eta bere musika folkloriko eta abangoardisten fusioa ere izango dira aurtengo Laudioko Jaietan, hilaren 22an, hain zuzen ere.

Gazteek ere oholtza gainean Peio Reparaz nafarraren puntako taldea, Zetak, izango dute, hilaren 23an, baserritarren egunarekin bat eginez. Aipatutako taldeez gain, Laudio Atzar Hadi, Tenampas eta Korrontzi ere arituko dira.

Gainontzeko jai-egitaraua, dozenaka kultura- eta kirol-jarduera barne hartzen dituena, datozen asteetan jakinaraziko da, pregoilariaren eta txupineroaren figurak beteko dituzten pertsonak ezagutzen direnean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide