Laudioko Udalak 4,2 milioi eurotan handitu du aurrekontua

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko mai. 8a, 18:00

Maiatzean eta ekainean garatuko den aurrekontuen dinamikak herritarren eta talde politikoen ikuspegia uztartuko ditu, aurrekontu- soberakinaren norakoa elkarlanean adosteko.

Laudioko Udalak 2023ko ekitaldiaren likidazioa onartu zuen azken osoko bilkuran, aurrekontu arrunta 4,2 milioi eurotan handituz. Hori horrela, aurrekontu kolaboratiboen dinamikaren bigarren fase bat ireki da; herritarrek Laudiorako lehentasunezkoak diren inbertsio material eta sozialei buruzko hausnarketa komunitarioa egin dezaten. "2024 trantsizioko aurrekontua da, eta aurrekontu kolaboratiboen dinamika sartu dugu, herritarren ikuspegia sartzeko ere udalaren aurrekontuan", azpimarratu du Iñigo Martínez Ogasun zinegotziak.

Aurrekontuen eztabaida ekaineko osoko bilkuran amaituko da. Aurrretik, herritarren parte hartzerako organoek, sektorialek zein udalerri mailakoek (Kontseilu sektorialak, Toki Batzar eta Kontseilua), aztergai izango dituzte Auzo Batzar eta Kontseiluetan bildutako proiektu eta proposamenak, norbanakoek postontzietan luzatutakoekin zein talde politikoek aurkeztutakoekin batera.

"Herritarrek parte hartzeko politikak bultzatu nahi dituzten aurrekontuak dira, aurrekontu-programa berriak garatuz eta zerbitzuak eta politika publikoak mantenduz", nabarmendu du zinegotziak.

Horretarako, gobernu-taldeak lan-proposamen bat egin eta aurkeztuko du Tokiko Batzarrean, ekainaren 3an. Proposamen hori bera Tokiko Kontseilura eramango da ekainaren 6an eta 13an, aurrekontuaren zirriborroari buruzko irizpena aztertu eta adostasunez egiteko, betiere posible baldin bada. Aho bateko adostasunik lortzen ez bada, Toki Kontseiluaren irizpena ekaineko osoko bilkurara eramango da; eta 2023ko likidazioa 2024ko aurrekontuan nola txertatu zehazteko balioko du.

"Trantsizio-urtea da, eta esperientzia pilotu bat ere. Tokiko Kontseiluak prozesu horren guztiaren garapena baloratuko du, aurrekontuen lehentasunak zehazteko orduan herritarren parte-hartzean sakonduko duten formulak aztertzeaz gain", amaitu du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide