Kaleko Ostiralak, gazteen aisialdi programak, Lamuza plaza hartuko du maiatzean

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko mai. 24a, 11:50

JotaKe erromeriak joko du, besteak beste.

Programa ostiral arratsaldetan izango da, konkretuki maiatzaren 24an eta 31n, eta ekainaren 7an eta 14an.

“Kaleko ostiralak”, gazteentzako aisialdi programak, Lamuza plaza beteko du berriro ostiral arratsaldeetan. Ekimena, Udaleko Gazteria sailak antolatua, 4 saio eskainiko ditu; herriko artista eta taldeen presentziari lehentasuna emanez gazteen parte-hartzea bilatuko duten proposamenekin.

Lehen ekimena maiatzaren 24an izango da eta DJ tailer bat eskainiko zaie gazteei. Saioa Beat Musika Elkartearen eskutik izango da 20:00etik 22:00etara. Jarduerak bi stand izango ditu parte hartzaileek musika sortzen ikas dezaten. Musika Laudion jarraituko du maiatzaren 31an JotaKe Erromeriaren emanaldiarekin, 20:00etatik 22:00etara; baina baita ArteOn Abesbatzaren kontzertuarekin, ekainaren 7an, 21:00etik 22:00etara.

Udaberrirako programatutako saio zikloa ekainaren 14an amaituko da, Laudio Harro ekimenaren edizio berri baten bezperan. Horregatik guztiagatik, azken eguna Show Drag bati eskaini zaio, Albina Stardust eta Divina Comediaren eskutik, 21:00etik 22:00etara.

Udako etenaldiaren ondoren, Gazteria sailak udazkenean programazioari berriz heltzea baloratuko du, gazteek eta tokiko eta euskal panoramako sortzaile gazteenek parte har dezaten irekitako beste jarduera-ziklo batekin.

Euria egiten badu, jarduerak Aldai plazara lekualdatuko dira. Nolanahi ere, Udalakhorren berri emango du bere ohiko kanalen bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide