Laudioko Udala dagoeneko hasi da udalerriko kultur eta kirol eragileei dirulaguntza nominatiboak ordaintzeko izapideak egiten, apirilaren 15etik indarrean dagoen 2024ko aurrekontuan aurreikusitako %15eko igoerarekin.
"Legez, ordainketak ezin izan dira orain arte egin, aurrekontua luzatzean dirulaguntza nominatiboetarako aurrekontu-aplikazioak indarrean ez zeudelako; eta, horrek ere, dirulaguntzen plan estrategikoa aldatzea eskatzen zuelako, aurrekontuan aplikatu den 15eko igoera jasotzeko", azaldu du Nerea González Kultura eta Kirol zinegotziak.
Aurrekontuko zenbatekoak Dirulaguntzen Plan Estrategikoan txertatzean, akats administratibo bat gertatu da datuen zati bat iraultzean. Edozein kasutan, akats horren eraginpean egon ez diren gainerako dirulaguntzak izapidetzen jarraitu dira.
"Gure asmoa dirulaguntza guztiak lehenbailehen ordaintzea da, baita lehia askekoak ere, eta horien deialdia laster abiatuko dugu", gaineratu du zinegotziak.