2024ko Laudioko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abian da. Beste behin ere, 6 eta 14 urte bitarteko adingabeentzako lehiaketa bat egongo da, eta beste bat adin tarte horretatik gorakoentzat. Aurreko edizioetan bezala, lehiaketara nahi adina kartel aurkeztu ahal izango dira, originalak eta argitaragabeak, teknika librekoak badira eta aurretik saririk jaso ez badute.
Lanak JPG formatuan aurkeztuko dira, dagoeneko eskuragarri dagoen udal webguneko formularioaren bidez (link) , eta Laudioko armarri ofiziala eta “SANROKEAK 2024 - LAUDIO JAIETAN. Abuztuak 15, 16, 17, 21, 22, 23, 24 y 25,” testua izan beharko dute.
Parte hartu nahi duten laudioarrek ekainaren 25era arte izango dute, egun hori barne. Helduen kategoriako irabazlea Laudioko 2024ko jaietako irudia bihurtuko da eta 1.200 euroko sari bakarra eskuratuko du. Bestalde, haurrentzako lehiaketaren irabazleak, 250 euroko material didaktikoa eskuratuko du, herriko dendetan erositakoa.