Laudiok LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko du ekainaren 14an eta 15ean “Laudio Harro” ekimenaren edizio berri batekin; ostalaritzako eta tokiko establezimenduetako negozioen laguntzarekin. Laudioko Udaleko Aniztasun Zerbitzuak, APILLekin lankidetzan, Laudioko merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkartearekin, hainbat jarduera antolatu ditu ekainaren 14tik, ostirala, eta 19:00etatik aurrera, "giza eskubideen defentsan aurrera egitea premiazkoa dela aldarrikatzeko”, adierazi du Nagore Gomara zinegotziak.
Programa Batzalarrin kalean hasiko da, Ikusgunek, Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak, jarriko duen karpa informatibo batekin, 21:00ak arte. Hortik aurrera, jaia Lamuza plazan izango da, Kaleko Ostiralak gazte aisialdirako programaren "Albina Sturdust & Divina Comedia" ikuskizunaz gozatzeko. Laudio
Harro ekimenaren edizio berri honetan ere, Esti Urresola zinegile laudioarraren "20.000 erle espezie" proiektatuko da 22:00etan, malekoian.
Hurrengo egunean, ekainaren 15ean, 18:00etatik aurrera, lehen aldiz LAUDIO HARRO 2024 saria emango zaio LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak defendatu eta sustatzeagatik nabarmentzen den pertsona edo erakundeari. Ordu erdi geroago, Aiarandreen Taupadak Batukada Feministak eta Jai Batzordeak kalejira egingo dute herrian zehar. 20:30etatik aurrera DJ Isma (El conquistador del fin del mundo telesailaren partehartzailea) eta Drag Queen Androginia izango dira txanda hartuko dutenak. Azkenik, La Furia taldearen kontzertua izango da Alberto Acero plazan, 23:00etan.
“Ekimenarekin Laudioko hainbat negoziok eta norbanako batzuek bat egin dute sexu-eskubideak giza eskubide unibertsalak direla aldarrikatzeko”, amaitu du zinegotziak.