Topa! Laudio turismo informazio bulegoak, Zumalakarregi etorbidean kokatzen dena, datorren ostegunean, ekainak 20, udako ordutegiarekin hasiko da, zerbitzua beste egun batez zabalduz. Udako ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, ostegunetik igandera, eta irailaren 15era arte iraungo du. Gainera, telefono bidez 944 034 930 eta posta elektronikoz (topa@laudio.eus) ere emango da arreta turistikoa.
Urtarrilean berrireki zenetik, Topa! Laudiok 200 bisita baino gehiago izan ditu; martxoko Aste Santu egunetan gailurrik altuena izanda.