Laudiok bere bi jai ezagunenekin hasiko du uda: San Joan Astobitza eta San Pedropeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko eka. 12a, 06:20

Egutegian lehena San Joan Astobitzako jaia izango da, ostiraletik, ekainak 21, hilaren 29ra arte, larunbata, ospatuko dena.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa komunikabideari HEMEN SINATUTA 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Laudiok bere bi jai ezagunenekin hasiko du uda: San Juan eta San Pedropeko. Egutegian lehena San Joan Astobitza jaia izango da, ostiralean hasi, ekainak 21, eta hilaren 29ra arte, larunbata, ospatuko dena. Aurten, bolo-lehiaketa batekin hasiko da egitaraua, 18:30ean, eta larunbatean jarraituko du XV. San Juan krosarekin, 20:00etan. Egun horretan ere kontzertuak izango dira, Zhinka, Raimundo el Canastero eta Beranduegi Erromeria taldeekin.

Igandean, ekintzak 09:00etan hasiko dira Pagolar mendira igoerarekin, Mendiak Bizirik-en eskutik. Eguerdian, Itxarkundia Dantza Taldearen dantzak izango dira, eta, 17:00etatik aurrera, txikienek haurrentzako jolasak eta buruhandiak izango dituzte, Kirikiño eta Galtzagorri kultur taldeen eskutik. 

Kirolarientzako crossfit desafioa ere izango da herrian zehar, 19:00etan. Gehien espero den momentua, sua piztea, 22:00etan iritsiko da, Akelarre dantza taldearen emanaldiarekin eta ondoren Gaualdeko Hasperenaren erromeriarekin.

San Joan Astobitzako ospakizuna hilaren 29an amaituko da, meza batekin eta kofradiako bazkariarekin. Bitartean, Laudio ekainaren 28an hasiko diren San Pedropeko jaietan murgildurik egongo da jada. Egun horretan, Jimena, Aiala, Katilu eta 4 bancos kontzertuak eskainiko dira. Festak aurrera jarraituko du eta hurrengo egunean amaituko da sukalki eta tortilla lehiaketa, buruhandiak, herribazkaria, karaokea, kalejirak, erromeria eta DJarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide