Laudioko Udalak kamioien aparkalekuko langileei jakinarazi die zerbitzuaren lizitazioan aldaketak egingo dituela

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko eka. 12a, 14:53

Sarbideak kontrolatzeko egungo zerbitzuak etengabeko zaintza duen instalazio bat eskainiko du aurrerantzean.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.


Laudioko Udaleko gobernu-taldea EYSA enpresako langileen ordezkariekin bildu da, Arantzarreko kamioien aparkalekua kobratzen laguntzeko zerbitzu teknikoaren eta sarbideak kontrolatzeko zerbitzuaren esleipendun izan dena 2020ko urritik, zerbitzuaren lizitazioan egingo dituen aldaketen berri emateko. Kontratua azaroan amaituko da, eta lizitazio berriak zaintza-sistema bat eskaini beharko du.

Martxoan udal-ordezkaritzak langileekin izandako bileraren ondoren, obra eta zerbitzuen arloak egungo zerbitzua mantentzearen bideragarritasuna aztertu du.

Orain arte emandako zerbitzuak bakarrik instalazioetarako sarbidea kudeatzea zuen xede, baina garraio-sektoreak espazio barruan zaintza-sistema bat ezartzea eskatzen du.

Aldaketa horrek eragina zuzena izango du lizitazioan, eta enpresa lizitatzaileek kontuan izan beharko dute eskaintzak aurkezterakoan, ez baita aurreikusten egungo lanpostuek subrogazio-aukerarik izango dutenik zerbitzu berriaren kontratazioan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide