Laudiok dagoeneko aukeratu dezake zein izango den hurrengo jaietako irudia. Botoak emateko epea asteazken honetan, hilak 26, hasi eta uztailaren 3ra arte egongo da zabalik. Laudioarrek hiru aukera izango dituzte euren botoa emateko: Udaletxeko sarrerako atarian kokatuko den postontzian 08:00etatik 14:30era, Udalaren webguneko formularioaren bidez, edo Laudio Berrikusi APParen bidez, menu nagusiko “Sanrokeak 2024” botoia sakatuz.
Bozkatuko diren obrak epaimahaiak ezagutzera emango ditu asteazkenean. Epaimahaia Sonia Respaldiza Jaietako zinegotziak, diseinuan eta artean aditua den pertsona batek, lantaldeko bi kidek, Udaleko bi teknikarik eta nortasun arloko persona bat idazkari lanak egiten osatuko dute.