Uztailetik aurrera, Laudioko Ezka kalea oinezkoentzako gunea bihurtuko da. Ekimena MIPBen sortu zen Laudioko Apill merkatari eta ostalarien elkarteak eskatuta, eta behin-behinekoz jarriko da martxan zonalde horretako merkataritza suspertzeko eta tokiko ekonomia bultzatzeko.
Horretarako, lehendabizi, oinezkoentzako eremu berria mugatuko da, kalearen mutur bakoitzean jardinerak jarrita. Ekimenak ere gunea egokitzea aurreikusten du, bizilagunentzako topagune atseginagoa izan dadin.
Edonola ere, oinezkoentzako gune berri horren funtzionamendua aztertuko da, udalerriko gainerako oinezkoentzako guneetan aplikatzekoak diren arau berberekin.