Laudioko Udalak WhatsApp eta Telegram kanalak estreinatuko ditu herritarrei udalaren informazio guztia helarazteko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko eka. 30a, 06:15

Udal albisteen berri izan nahi dutenek norabide bakarreko kanal hau jarraitu beharko dute eta jakinarazpenak aktibatu.

Laudioarrek telefono mugikorretan jaso ditzakete jada WhatsApp eta Telegram aplikazioen bidez Udalak sortzen dituen albiste guztiak. Norabide bakarreko kanal berri honen bidez, Udalak udal-informazio guztia zuzenean helarazi nahi die herritarrei, modu "eskuragarriago eta berehalakoagoan", nabarmentzen duenez Ainize Gastaka alkateak.

Udal albisteen egunerokotasuna jarraitu nahi dutenek esteka hauetan (WhatsApp, Telegram) sartu beharko dute; Laudioko Udalaren kanala jarraitu eta bertako jakinarazpenak aktibatu berri guztiak jasotzeko, izenaren ondoan tatxatutako kanpaian klik eginez.

"Zerbitzu berri honek gure bizilagunak ditu ardatz. Herritarrek Udala gertutik ezagutzea nahi dugu", gehitu du alkateak. Kanal honen harpidedun eginez, laudioarrek berehala jaso ahal izango dute udal aktualitatea, baita abisu edo alerta edota ZUIN aldizkaria formatu digitalean ere.

Udalaren kanal berri hauek gehitzen dira horrela erakundeak Facebook, Instagram eta X sare sozialetan dagoeneko martxan dituen profilei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide