Uztail hasieran Udalak Ezka kalea trafikoari itxi zuen inguru horretako merkataritza suspertzeko eta tokiko ekonomia bultzatzeko asmoarekin. Momentuz, kaleko mutur bakoitza loreontziekin mugatu da, baina hori inguruneak jasango duen aldaketetako bat baino ez da izango. Izan ere, behin betiko diseinua zonaldehorretako auzokideekin erabakiko da.
"Proiektua behin-behinekoa da, oraindik ere aztertu behar dugulako izago duen funtzionamendua. Udalerriko oinezkoentzako gainerako guneetan aplikatu beharreko arau berberek arautuko dute", gogorarazi zuen Ainize Gastaka alkateak.
Saioa, herritarrei irekia, atzo arratsaldean izan zen, eta laudioarrek dauden 5 diseinu posibleei buruz duten iritzia jasotzeko balio izan zuen. Guztiek izan zuten onarpen ona bertaratutakoen artean, baina azkenean herritarrek koloreekin eta geometriarekin jolasten duen horietako baten alde egin zuten. Lanak datozen asteetan burutuko dira.