Lamuza, Latiorro eta Aretako ikastetxe publikoetan 600.000 euro baino gehiago inbertitu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko uzt. 20a, 10:00

Ikastetxeetako leihoak berritzen jarraituko da eta ikastetxeetako patioetan esku-hartuko da irizpide inklusiboak jarraituz.

Datozen hilabeteetan, eta ikastetxe publikoen hobekuntza planaren baitan, Laudioko Udalak 669.723,99 euro inbertituko ditu Lamuza, Latiorro eta Aretako ikastetxeetako leihoak berritzen; eta eskolen patioetan hobekuntzak egiten ere, irizpide inklusiboak jarraituz.

Ikastetxeetako leihoak berritzeko planaren fase berri honek aurrekontuaren zatirik handiena hartuko du, 569.723,99 euro, eta zentro guztien eraginkortasun energetikoa, baldintza akustikoak eta ikasleen erosotasuna hobetzeko balio izango du. Aipatutako ikastetxeetako leihoetan egingo diren lanek Eusko Jaurlaritzaren 341.834,39 euroko dirulaguntza izango dute, hau da, zenbateko osoaren %60a.

Patio inklusiboei dagokienez, Udalak 100.000 euro bideratuko ditu ikastetxeetako aisialdirako guneetan balio inklusiboak sustatzea helburu duten proiektuak garatzera. "Proiektu horien bidez jolaserako espazioak eta uneak sortu nahi ditugu, haurrek beren intereseko jolas-jarduerak ikuspegi inklusibo eta hezkidetzaile batetik egin ditzaten, berdintasunezko harremanak sustatuz", nabarmendu du Aitor Fernandez de Pinedo Hezkuntza zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide