Lamuza Plan Bereziaren lehen fasea, espazioa “Kultura Sortzaileen Gune” bihurtu nahi duena, auzokideekin partekatu zen uztailaren hasieran proiektuaren ikuspegi zehatz bat emateko, jada hartutako urratsak eta eraldaketa prozesuan izango diren mugarriak azpimarratuz. Horrela, eta Laudioko ekosistema kulturalaren beharrak aztertzen dituen hausnarketa eta entzute prozesu honen bidez, kultura beharren errolda abiarazi zen, herritarren eta tokiko eragile kulturalen ikuspegia barne hartzen duena.
Prozesua osatzeko, erredakzio eta arkitekto lan taldeekin batera ibilbide bat egin zen. Berturatutakoek parketik zehar eta inguruetatik ibili ziren eta kokalekuen proposamenen zirriborroa aurkeztu zitzaien, baita etorkizunean sor daitezkeen konexioak eta espazio berriak ere, Udalaren webgunean jada eskuragarri daudenak.
Hurrengo saioa irailaren 9an izango da eta Lamuza Plan Bereziaren diagnostikoa partekatzeko balioko du. Saio parte-hartzaileak 12an eta 18an izango dira.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide