Laudioko jaietako Aire Zabaleko Pintura Lehiaketak, dagoeneko bere hogeita seigarren edizioa betetzen duenak, herriko hainbat gune hartu ditu 08:30etik aurrera. Parte hartzaileek udalerriko txoko bakoitza aprobetxatu dute euren irudimena hegan egiten uzteko eta epaimahaia aho zabalik uzteko lehiaketaren edizio berri honetan.
Guztira, 20 lagunek hartu dute parte, baina lan guztien artean, azkenean, Iker Mugarra irabazle izendatu dute. Bigarren saria Ricardo Azkargortarentzat izan da eta hirugarrena Jose Reyesek eskuratu du. Hiru obra hauetaz gozatu nahi duten pertsonak Udaletxera hurbildu daitezke.