Granja kiroldegiak datorren astelehenean irekiko ditu ateak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko abu. 29a, 12:59

Lamuza-Granja kiroldegia. / Laudioko Udala

Kirol ikastaroetan izena eman nahi duten pertsonek datorren astelehenetik, irailaren 2tik, 15era arte aukera izango dute kiroldegian bertan edo egoitza elektronikoan

Lamuza-Granja Udal Kiroldegiak astelehenetik aurrera emango die zerbitzua erabiltzaileei, ikasturte berri honetarako programatutako ikastaroekin. Oraingo honetan, kirol eskaintzak mantentze soinketa, pilates mat-fitness, aerostep, zumba, GAP, yoga, martxa nordikoa, tai-chi, combat gym eta uretako fitness biltzen ditu. Kirolen batean izena eman nahi dutenek irailaren 2tik 15era bitartean izango dute epea zabalik. Izen-emateak kiroldegian bertan edo Udalaren egoitza elektronikoan egin ahal izango dira.

Ekintzek hiruhileko kuota izango dute eta ikastaroen ordu kopuruaren araberakoa izango da; hau da, laudioarrentzat 2 orduko ikastaroek 17,85 euro balio izango dute eta 3 ordukoek 26,75 euro. Udalerrian erroldatuta ez dauden pertsonentzat, bi orduko ikastaroek 22,30 euroko kostua izango dute, eta 3 ordukoek 33,45 eurokoa. Plazak irailaren 18an zozkatuko dira eta azken emaitza 23an jakinaraziko da.

Kiroldegiak astelehenean ateak irekiko baditu ere, igerileku estalia ez da erabiltzaileen eskura egongo irailaren 9ra arte. Aurreko urteetan bezala, urteko kuota ordaintzeak eskubidea ematen du dohainik sartzeko Lamuza-Granja polikiroldegiko igerileku klimatizatuan zein Ellakuriko igerileku aterpegabekoetan, eta alokairurik ez duten zerbitzu guztietan ere, gimnasioan, esaterako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide