Gaurtik eta datorren irailaren 24ra arte, hala nahi dutenek Udal tailerren ikastaroetan izena eman ahal izango dute. Aurten pintura tailerrak, zura lantzeko tailerrak, eskulanak, dekorazio-arteak eta ehoziriak irakatsiko dira. Matrikula HAZen, egoitza elektronikoan eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena zehazten dituen tokien bidez egin beharko da. Eskainitako plaza kopurua gaindituz gero, zozketa hilaren 26an egingo da.
Edozein kasutan, Laudion erroldatuta daudenak lehentasuna izango dute plaza-zozketan. Tailerrak urriaren 1ean hasiko dira.
Gauzak horrela, zur-lanketa tailerra Gardean emango da berriro, eta gainerakoak Zubiko Etxean. Ikastaro bakoitzak 12 plaza izango ditu gehienez.