Seme-alaba nerabeak eta gazteak dituzten familia laudioarrek orientazio eta aholkularitza psikologikorako den ZUZEN zerbitzua izango dute eskura hilabete honetan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko ira. 13a, 20:00

2022/2023 eskola-aldian, 17 familiatako 23 pertsonei eman zitzaien arreta.

Astelehenetik aurrera, irailaren 16tik, eta uztailaren 14ra arte, nerabeak eta gazteak dituzten familia laudioarrek Zuzen zerbitzua, orientazio eta aholkularitza psikologikoa eskaintzen duena, erabili ahal izango dute berriz ere. Udaleko Gizarte Kohesio Arloak bultzatutako programa honek udalerriko ikastetxeren batean matrikulatutako 12 eta 21 urte bitarteko nerabe eta gazteak dituzten bizilagunei eta familiei emango die zerbitzua, astelehen arratsaldeetan, 16:00etatik aurrera, Udaleko bigarren solairuan, Gizarte Kohesioaren arloan.

ZUZEN zerbitzuaren aholkularitza eta laguntza jaso nahi dutenek 944 034 840 telefono-zenbakira deitu beharko dute 08:00etatik 14:30era, edo gizartearloa@laudio.eus helbidera idatzi, izena eta harremanetarako telefonoa adieraziz.

Zerbitzua 17 familiak erabili zuten

2022/2023 eskola-aldian, 17 familiatako 23 pertsonei eman zitzaien arreta (7 gizon eta 16 emakume). Zerbitzura batez ere amak joaten diren arren, zerbitzuko profesionalek aitak ere baliabidera joan daitezen saiatzen jarraitzen dute. Horrela, eta kontsultaren arrazoiei dagokienez, jokabide disruptiboak eta portaera arriskutsuak nagusitzen dira mutilen artean eta buruko osasunarekin (antsietatea, depresioa, etab.), nerabezaroko krisiarekin eta generoarekin lotutako arazoak neska gazteen artean.

Kontsultarako arrazoi nagusia ez diren arren, substantziarik gabeko mendekotasunek (batez ere apustuak, bideojokoak eta sare sozialak) gero eta garrantzi handiagoa dute zerbitzuan artatu dituzten gazteengan. Era berean, azken urte honetan, gurasoek zailtasun handiak izan dituzte mugikorraren edo sare sozialen erabileraren normalizazioan mugak jartzerakoan. Ildo horretan, aipagarria da jasotako kontsulten %72a 15 urte edo gutxiagoko nerabeei zuzenduta zeudela.

Era berean, zerbitzuan parte hartu duten pertsonek oso balorazio positiboa egin dute, eta egindako gogobetetze-inkestetan 10etik 9,9 eman diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide