Uztailean Laudioko Udalak bat egin zuen Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Matia Institutoarekin elkarlanean bultzatutako "Euskadi lagunkoia" programarekin; adinekoen, elkarte-sarearen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzeko Euskadiko udalerrietako auzo, herri eta inguruneak hobetzeko.
Horrela, zahartzen ari diren pertsonentzako espazio atseginagoak, irisgarriagoak eta egokituak eraikitzea sustatu nahi da. Talde eragile bat sortze aldera, urriaren 9an hitzaldi ireki bat egingo da Kasinoan 18:00etan. Edozein zalantza argitzeko 944 03 48 54 telefonoa egongo da herritarren eskura.
Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak martxan jarritako “Age Friendly Environments Programme” ekimenean oinarrituta dago. Gaur egun, atxikita dauden 84 udalerrik osatzen dute Sarea.