Udalak irailaren 23an autoa albo batera uzteko gonbita egin die ikasle, irakasle eta familiei, Autorik Gabeko Nazioarteko Egunarekin bat egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko ira. 19a, 05:59

Uztailean martxan jarritako “Patxadaz hartu, abiadura zaindu” sentsibilizazio kanpaina hil honetan osatuko da familiei eta ikasleei zuzendutako formakuntzarekin.

Uztailean, Udalak “Patxadaz hartu, abiadura zaindu” sentsibilizazio kanpaina jarri zuen martxan, gidariak kontzientziatzeko hiri osoan ezarritako gehieneko abiadura errespetatzearen garrantziaz. Bada, hil honetan, eskolen inguruko trafikoari buruzko sentsibilizazio kanpaina batekin osatuko da ekimena, familiei eta ikasleei zuzenduta. Irailaren 22an ospatzen den Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, Udalak irailaren 23an, astelehena, ikasleak, irakasleak eta familiak kotxea alde batera uztera gonbidatu ditu, ikastetxeetako bide-hezkuntzako saioen hasierarekin batera. Formakuntza bi astez egingo da, irailaren 23tik urriaren 4ra, eta Udaltzaingoko agenteek saio teoriko eta praktikoak eskainiko dituzte.

Jardunbide egokien gida

Era berean, eta osagarri gisa, Udalak jardunbide egokien gida bat diseinatu du, familiei zuzendua, ikastetxeen ingurunean bide-segurtasuna hobetzeko:

  • Ahal duzun guztietan, oinez etorri espaloitik edo trafikoarentzat itxita dauden guneetatik.
  • Ez oztopatu garraio zerbitzuaren funtzionamendua, ikasleen segurtasuna bermatzeko autobusen geralekuak errespetatu.
  • Ez oztopatu espaloien erabilpena ikasleen zain zaudenean.
  • Ez gelditu autoa errepide erdian.
  • Aparkalekua erabili ikastetxerako sarbideak ez oztopatzeko.
  • Denboraz programatu zure joan-etorriak.
  • Gogoratu beti autoan adingabeekin ibiltzeko araudia: segurtasun-uhala eta ahulkia, eta espaloiko atetik sartzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide