'Besokoari begiratu!', Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaian Kirola Euskaraz (BIKEE) programaren barruan bultzatutako kanpaina Laudiora heldu da; kirolariak
arbitroekin ere euskaraz hitz egitera anima daitezen.
Hizkuntz gaitasunaren arabera, arbitroek besoko bat jantziko dute partiduetan identifikagarri gisa. Gauzak horrela, euskara ulertzeko eta euskaraz erantzuteko gai diren pertsonek besoko gorria eramango dute, eta euskara ulertzen dutenek baina hizkuntzan erantzuteko eroso ez daudenek besoko berdea eraman ahal izango dute. Modu honetan, kirolariak posible izango dute euskaraz aritzea.
Proposamena herriko eskola-kirolean jarriko da martxan. "Ekimen honek kiroleko arlo guztietan euskara sustatzeko dugun konpromisoa islatzen du, kirolarien eta arbitrajeko langileen arteko komunikazio zuzena eta eraginkorra bultzatuz", ondorioztatu du Sonia Respaldiza Kiroletako zinegotziak.