Laudio Bidelagun programa hilaren 30ean itzuliko da Gardeara joan-etorriko ibilaldi batekin

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko ira. 27a, 07:00

Ibilbideak astelehenetan izango dira, 10:00etan

Laudio Bidelagun ekimenak, iaz 360 pertsona baino gehiago bildu zituena programatutako 8 ibilbideetan, hilaren amaieran itzuliko da berriro, 30ean hain zuzen ere, laudioarren artean jarduera fisikoa sustatzeko hainbat ibilbiderekin.

"Ibilaldi horiek gizarte-kohesioa, belaunaldien arteko lana eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen integrazioa bultzatzen dute, harreman-lotura eta lagun berrien sorrera sustatuz", nabarmendu du Aitor Fernández de Pinedo zinegotziak.

Iaz arrakasta handia izan zuen programa irailaren 30ean hasiko da berriro, 10:00etan, Herriko Plazatik Gardeara arteko joan-etorriko ibilbidearekin, "Goazen Gardeara" lelopean. Lehen hitzordu honen dinamizazioa Sartu Arabak, Batekin Bolondresen Agentziak eta Laudioko Helduen Hezkuntza Ikastetxeak burutuko dute eta hurrengoetan ekimenean parte hartzen duten gainerako eragileak txandakatuko dira. Egun horretan ere Arloteek ibilbidea musikaz eta abestiekin girotuko dute.

Hurrengo ibilaldiak urriaren 21ean, azaroaren 18an eta abenduaren 16an izango dira, eta Areta, Gardea Ugarte eta Latiorrora joango dira, hurrenez hurren. Ibilbide guztiak 10:00etan abiatuko dira Herriko Plazatik.

Laudio Bidelagun Eusko Jaurlaritzaren "Mugiment pertsona aktiboak" ekimenaren bidez sustatutako jardueren parte da. Orain arte, 124 erakundek baino gehiagok parte hartu izan dute, udalerrietan garatu beharreko lankidetza-ekimenen bidez jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko.

Joan den ikasturtean Laudion garatutako programan Asasam, Sartu, Batekin, CEPA Laudio, Apdema, Laudio Institutua, Solastiar, Sanroketzar Adinekoen Zentroa, Bakardadeak Eskola eta SOAVek parte hartu zuten, baita Laudioko Udaleko Gizarte Kohesioaren Arloak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren arloak ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide