Urriaren 3tik aurrera eta ekainaren 15era arte, Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) ordutegia 19:00ak arte luzatuko da astelehen eta ostegunetan. Gainerako egunetan, udako hilabeteetan, zerbitzuak ohiko ordutegia mantenduko du: 08:00etatik 14:30era. Ordutegi berria bakarrik Gabonetan, zehazki abenduaren 23tik urtarrilaren 12ra, eta Aste Santuan, apirilaren 14tik maiatzaren 5era, etengo da.
"HAZen berrantolaketa eta arreta ordutegi berriaren ondorioz, bi pertsona gehiago sartuko dira Zerbitzuan. Horrela, gure bizilagunei zerbitzu hobea eman nahi diegu", adierazi du zerbitzuko zinegotzia Nagore Gomarak.