Euskararen Kriseilua egitasmoarekin bat egin du Laudiok, familiek euskararen transmisioaz eta erabileraz gogoeta egin dezaten

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko urr. 1a, 06:00

Ekimena 4 eta 8 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago eta udalerriko ikastetxe guztietatik sustatuko da.

Aurten, Euskaltzaleen Topagunea Federazioa-ETOP elkarteak sustatzen duen Euskararen Kriseilua ekimenarekin bat egingo du Laudiok, 4 eta 8 urte bitarteko haurrak dituzten familien artean euskararen erabilera sustatzeko. "Familia bezalako ingurune intimo batean euskarari buruz hausnartzeko aukera eskaintzen du jarduerak. Horrela, euskararen sentsibilizazioari eta transmisioari buruz egindako gogoetekin bat datozen urratsak eman nahi dira", adierazi du Nagore Gomara Euskara zinegotziak.

Dinamika herriko ikastetxe guztietan egingo da (Areta Herri Eskola, Laudio Ikastola, Lamuza Ikastetxea, La Milagrosa Ikastetxea eta Latiorro Ikastetxea) eta helburua gutxienez 150 familia inplikatzea izango da. Horrela, Euskal Herrian abian jarritako proiektu honetan parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute kriseilua.topagunea.eus webgunean datorren urriaren 1etik 14ra. Nolanahi ere, dinamika herriko ikastetxeetatik ere sustatuko da.

Jarduera euskararen kriseiluaren zaintza izango du oinarri, hizkuntzaren transmisioaren eta erabileraren inguruan hausnartzeko. Horretarako, kandela etxez etxe ibiliko da urriaren 25etik azaroaren 29ra arte. Etxeetan dagoen bitartean euskararen erabileran arreta berezia jarri beharko da, eta familiek euskararen alde hartutako konpromisoak www.kriseilua.es webgunean adierazi beharko dituzte. Ondoren, hausnartutakoaren laburpena jasoko dute dekalogo gisa.

Dinamika azaroaren 29an amaituko da jai-amaierako ekitaldi batekin. Ekitaldi horretan, gainera, parte hartzen duten familien artean sare bat sortzea sustatu nahi da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide