Aldai Plazak nazioarteko errezetarik onenak bilduko ditu 'Callejeando Food Fest/Kalez-kale food fest' jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko urr. 2a, 07:15

Ekimena urriaren 4, 5 eta 6an izango da, eta herritarren eskura egongo da 18:00etatik 00:00etara ostiralean, eta 13:00etatik 00:00etara asteburuan.

Urriaren 4,5 eta 6an Laudiok "Callejeando Food Fest/Kalez-kale food fest" ekimena hartuko du bigarren urtez jarraian, Tierra de Sueños Bodas & Eventos enpresak Udalarekin elkarlanean antolatuta. Hiru egunez, Aldai Plaza nazioarteko gastronomiarik onenaren epizentroa bihurtuko da, janari mugikorreko 7 furgonetekin (Food Trucks), eta era guztietako jarduerekin, herriko familiek eta herritarrek goza dezaten.

Plater gozoez gain, haurrentzako ekintzak, puzgarrien gune bat eta Charly Magoaren magia ikuskizuna egongo da, bai eta dantza eta zuzeneko musika erakustaldia ere Dr Lawson eta Goiatz Dutto taldeen eskutik, larunbatean eta igandean hurrenez hurren.

Aurreko edizioan bezala, 7 food truckek hainbat plater eskainiko dituzte aukeran: olagarroa, gourmet hanburgesak, hot-dogak, plater txiletarrak, krepak, eta errezeta txiletar eta mexikarrak. Munduko errezeta hauek dastatu nahi dituztenek 18:00etatik 00:00etara egin ahal izango dute ostiralean, eta 13:00etatik 00:00etara asteburuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide