Abiadura radar ibiltariak 485 arau-hauste zenbatu ditu hiru hilabeteetan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko urr. 4a, 12:45

Laudioko herrigunean dagoen radarra. / Aiaraldea.eus

Isuna jaso duten ibilgailuen %10ak 100 km. orduko abiadura gainditu du.

Ekainaren 1ean Udalak abiadura radar ibiltaria aktibatu zuen, Karmen eta Goienuri kaleetan, eta Areta eta Gardea herriguneen artean, herriko trafikoa baretzeko neurri gisa. Hala ere, martxan jarri zenetik, sistemak 485 arau-hauste zenbatu ditu guztira, eta %10ak 100 kmn. orduko abiadura gainditzen zuen. 

"Sentsibilizazio-kanpaina honekin gidariak kontzientziatu nahi ditugu hiri-eremu osoan eta landa-inguruneetan ezarritako gehieneko abiadura errespetatzearen garrantziaz. Kopuru horiek kezkatzen gaituzte. Orain gure herrian ibilgailuek duten abiaduraren benetako erradiografia dugu", azpimarratu du Ainize Gastaka alkateak.

Neurri horretaz gain, Nerbioi kaleko zebra-bidean, 32 eta 34 zenbakien artean, argiztapen adimenduneko sistema bat jarri du Udalak inguruan jendea dagoela antzemateko; eta datozen egunetan abiadura-muga errespetatu den ala ez kontuan hartuta aurpegi zoriontsu edo triste bat erakutsiko duten emotikono irudidun radar bi jarriko ditu Zumalakarregin eta Goikoplazan.

Erdigunean garatutako neurri hauekin batera, abiadura muga adierazten duten seinaleak jarri dira landa eremuetarako sarbideetan, ibilgailu, oinezko eta txangozale eta auzokideen arteko elkarbizitza sustatzeko.

Era berean, eta irailaren 22an ospatzen den Autorik Gabeko Munduko Eguna aprobetxatuz, Udalak ikastetxeen inguruko trafikoari buruzko sentsibilizazio-kanpainari ekin zion, eta ikasleak, irakasleak eta familiak kotxea alde batera uztera gonbidatu zituen irailaren 23an (astelehena), udaltzainek ikastetxeetan eskaintzen ari diren bide-heziketako saioekin bat eginez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide