Laudioaldeko aparkalekuaren parean kokatzen den edateko uraren hornidura-sarearen zatia hautsi egin da gaur goizean, zerbitzua eteten Ostegieta plazan eta Urumea kaletik (4tik 9ra) Zumalakarregi kaleko 30. zenbakirainoko etxebizitzetan.
Matxura gaur konpontzea espero da, dena den, kaltetutako eremuetako bizilagunei ur-hornidura emango zaie ahalik eta lasterren. Sarea haustearen ondorioz galtzadan eta espaloian eragindako kalteak konpontzeko lanak -kaltetutako eremuak 40 metro hartzen ditu- gaur bertan hasiko dira, eta gutxienez astebete luzatuko dira.
Udalak, bere aldetik, bizilagunei ulermena eta pazientzia eskertu nahi ditu, egoera ahalik eta azkarren konpontzen den bitartean.