Laudioko Udalak Ermualdeko Etxea taberna-jatetxearen kudeaketa lizitatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko urr. 23a, 06:00

Etxebizitza moduan ere erabili ahalko da eraikina. / Laudioko Udala

Interesdunek azaroaren 5era arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak Ermualdeko Etxea taberna-jatetxearen ustiapena, Ermualdeko monumento multzo historikoan kokatua, berriro lizitatu da.

Laudioko Udalak atzo argitaratu zuen etxebizitza eskubidea duen taberna-jatetxe hori kudeatzeko deialdia urtebeterako, hasiera batean, baina urtez urte, bederatzi bete arte, luzatu ahal izango da kontratua. 

Eskatzaileek azaroaren 5era arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak egoitza elektronikoan. Ustiapenaz arduratzen den pertsonak urtean gutxienez 1.800 euroko kanona ordaindu beharko du; izan ere, lizitatzaileek gorantz hobetu ahal izango dute prezio hori.

Gauzak horrela, hemendik aurrera negozioaren kudeaketaz arduratzen den pertsonak kafetegi-zerbitzua eta pintxo-barra eskaini beharko ditu, eta inguruko produktu tipikoen salmenta sustatu. Nolanahi ere, eta osagarri gisa, tailer gastronomikoak, bisita gidatuak edo herriko ikastetxeekin jarduerak antolatu ahal izango dira, beti ere informazio guztia euskaraz eta gaztelaniaz eskainiz.

Ordutegiari dagokionez, Ermualdeko tabernak zabalik egon beharko du, gutxienez, ostegunetik igandera 9:30etik 18:30era. Eta jai egunetan edo ekimenen baten ospakizunean ere. Arduradunak eraikinarekin lotutako hornidura eta instalazioen mantenuen kargua izango du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide