Laudioko Udalak auzo batzarren zikloa gaur hasiko du landa eremuan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko urr. 23a, 11:20

Landa eremuko bizilagunak Larrazabalgo Iturburu inguruan dagoen berdeguneari buruz arituko dira gaur arratsaldean.

Gaur landa-eremuko auzoan hasi eta azaroaren 20ra arte luzatuko den auzo-batzarren ziklo berria berrikuntzekin dator. Udalak, lehen aldiz, auzo bakoitzean gai monografiko bat aurkeztuko du, gune bakoitzean landu beharreko gai garrantzitsuenekin. "Espero dugu prestatutako dokumentazioa oinarri izatea gure bizilagunek nahi dituzten proiektuak lantzeko. Bere inplikazioa komunitatea ehuntzeko eta gure bizi-kalitatea hobetzeko gakoa baita", adierazi du Nagore
Gomara Partaidetza zinegotziak.

Landa eremuko bizilagunen kasuan, Larrazabalgo Iturburu inguruan dagoen berdeguneari buruz arituko dira arratsaldean, gaur egun mugimendu handiko gune bat delako. Gauzak horrela, eta bertako faunaren eta floraren aniztasunari balioa emateko eta inguruko mendiak identifikatzeko, herritarrek informazio-panel bat sortzeari buruz hausnartuko dira.

Hurrengo batzarra, urriaren 30ean, Gardeako bizilagunei zuzenduta egongo da, eta Santa Kurutze inguruan ingurugiroa zaintzeko neurriak bilatzeko balioko du, zuhaitzak txertatzea kasu, inguruko fabrikak ezkutatzeko eta auzoaren itxura hobetzeko, udalerriko berdeguneak zaintzearen garrantzia eta beharra nabarmenduz.

Gainerako monografikoek, azaroan ospatzekoak, Landaluzen Gizarte Zentro bat sortzeari buruzko eztabaida irekiko dute, Aretako Gasteiz kalean gasolindegi bat jartzeko proiektuak sortutako egoerari helduko diote, eta Udala udalerriaren erdialdean egiten ari den inpaktu akustikoari buruzko azterketaz hitz egiteko ere balioko dute. Horrez gain, Arrañon auzoaren interneteko konexioa izango da aztergai, Latiorron auzoaren irisgarritasuna anbulatorio berriaren etorrera dela eta, eta Ugarten futbol zelaiaren estalkia.

Ekarpenak azaroaren 30era arte

Era berean, batzarrek 2025eko aurrekontu kolaboratiboen aurrerapen bat aurkezteko balioko dute. Ekarpenak egin nahi dituztenek gaurtik azaroaren 30era bitartean egin ahal izango dituzte Udalak HAZen, liburutegian, Kultur Etxean, Laudio Hazin, Gardeako Gizarte Etxean, La Granja kiroldegian, Lezeaga Aretoan eta Gaztelekuan prestatu dituen postontzietan. Batzarretan parte hartzen duten pertsonek ere bertan utzi ahal izango dituzte beren proposamenak.

Nolanahi ere, ekarpenak partaidetza-atariaren bidez ere bidali ahal izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide