Zahartze aktiboa sustatzen aldera, Udalak "Laudio Lagunkoia" talde eragilearen sorrera bultzatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko urr. 25a, 06:30

Proiektuaren helburua Laudio irisgarri eta atsegin bat eraikitzea da.

Laudioarren artean zahartze aktiboa sustatze aldera eta herritarrekin Laudio "atseginago eta lagunkoiago" bat eraikitzeko helburuarekin, joan den uztailean Laudioko Udalak bat egin zuen Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako "Euskadi lagunkoia" programarekin, adinekoen, elkarteen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzeko Euskadiko udalerrietako auzo, herri eta inguruneen hobekuntzan.

Proiektua herrian bultzatzeko, urriaren 9an Udalak informazio-saio bat egin zuen Kasinoan, Matia Fundazioarekin eta Bilbo Lagunkoiako talde eragilearekin, beste udalerri batzuen ibilbide luzea eta esperientzia herritarrekin partekatzeko. Izan ere, horixe da, hain zuzen ere, Laudiok jarraitzen duen helburua, Osasunaren Mundu Erakundeak "Laudio Lagunkoia" izenpean sustatutako ekimen horren buru izango den talde eragile bat eratzea. Haren zeregina udalerriaren egungo diagnostikoa zehaztea izango da, hainbat ekintza eta programa abian jarri arte. Talde honetan parte hartu nahi dutenek 94 403 48 54 telefonora deitu dezakete.

"Laudio Lagunkoia Laudioko bizilagun nagusien ongizaterako pentsatuta dagoen programa bat da. Udaletik herritar talde hau animatu nahi dugu proiektu honetan parte hartzera, beraiek izango dira eragile nagusiak eta parte-hartze saioen bidez gai garrantzitsuak jorratuko dituzte, hala nola partaidetza eta gizarte ehuna, errespetua eta gizarteratzea, gizarte eta osasun zerbitzuak eta eraikin eta espazio publikoak", zehaztu du Aitor Fernández de Pinedo Gizarte Kohesiorako zinegotziak.
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide