Laudioko Udalak plantilla egonkortzeko prozesuan aurrera egiten jarraitzen du, eta, datozen egunetan, finkatuko diren lau lanposturen lehiaketa-oposizioari dagozkion probak egingo ditu. Guztira, 349 pertsonek izango dute plaza eskuratzeko aukera. Eskainitako lanpostuen artean, bi udal euskaltegikoak izango dira, irakaskuntza eta administrazio lanak, beste bat igeltsero ofizialarentzat izango da eta azkena Udaleko administrazio lanetarako.
Prozesua abenduaren 31n amaituta egon behar du. Nolanahi ere, 2017an hasitako prozesu honetan Udalak 46 plaza ditu finkatzeke. Deitutako plaza guztietatik, 16 administrazio orokorrekoak dira eta 30 administrazio berezikoak.