Laudioarrek dagoeneko erabaki dezakete aurrekontu kolaboratiboen bidez garatu nahi dituzten proposamenak. Parte hartu eta ekarpenak edo proposamenak egin nahi dituzten pertsonek azaroaren 30era arte izango dute herrian dauden beharrizanei aurre egiteko. Herritar guztien parte-hartzea errazteko, Udalak hautestontzi fisikoak jarri ditu HAZen, liburutegian, kultura etxean, Laudio Hazin, Gardeako Gizarte Zentroan, La Granja kiroldegian, Lezeaga Aretoan eta Gaztelekuan. Hautestontzi horiek auzoko batzar bakoitzean ere egongo dira.
Iradokizunak online helarazteko aukera egongo da ere, partaidetza atariaren bitartez.