Behin alegazio epea amaituta, Laudioko Udalak hileta eta omenaldi zibilen ordenantza eguneratua azaroaren 26an sartuko da indarrean. Gaur BOTHAN publikatutako araudiak berrikuntzak dakartza ospakizun-lekuetan, edukieran eta jarduera arautzen duten alderdi orokorretan. Orain, ospakizun-lekuei dagokienez, herritarren eskura jarriko dira Kultura Etxeko Arraño aretoa, Lamuza parkeko pergola, kasinoa, Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoa, Aretako Kultura Etxea eta Santa Kurutz ermitan.
Eskatzaileek zerbitzu osagarriak ere jartzeko aukera izango dute, hala nola apaingarriak, musika edo proiekzioak, hiletan edo omenaldi zibilean bertan.
Gauzak horrela, hemendik aurrera laudioarrek beren kabuz antolatu ahal izango dituzte hiletak eta omenaldi zibilak. Edozein kasutan, horrelako ekintzak egiteak aplikatu beharreko tasa bat izango du, 70 eurokoa.
“Uste dugu herriarentzat aukera on bat dela horrelako ekimenak bultzatu eta indartzeko”, adierazi du Ainize Gastaka alkateak. Eskaerak HAZen egin beharko dira.