Aurreko urtean bezala, aurten ere Laudion laudioar batek piztuko ditu Eguberriko argiak. Ekitaldia azaroaren 30ean izango da, 18:30ean, Herriko Plazan. Izena eman eta zortea probatu nahi dutenek azaroaren 11n hasi eta 25era arte egin ahal izango dute. Horretarako, hiru postontzi fisiko jarriko dira udaletxean, kiroldegian eta liburutegian, eta posta elektroniko bat: herrieguberriargiak@laudio.eus.