Azaroaren 30ean Laudioko Udaleko Kale Heziketa Programako gazte taldeak Graffesta ekimena ekarriko du herrira

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko aza. 22a, 06:30

Egitasmoa KulturLabekin elkarlanean antolatu da eta gazteriari zuzendutako ekintza soziokomunitarioa da.

Azaroaren 30ean Laudioko Udaleko Kale Heziketa Programako gazte taldeak, KulturLabekin elkarlanean, Graffesta ekimena ekarriko du herrira 10:30etatik aurrera. Egitasmoa gazteriari zuzendutako ekintza soziokomunitarioa da, banakako zein taldeko graffitiak margozteko espazio eta momentua ahalbidetuz.

“Proiektu hau gazteek egindako proposamen batetik sortu da, Udaletxeko kale hezitzaileen laguntzaz bultzatutako eztabaidetatik eratorriak”, adierazi du Aitor Fernández de Pinedo Gazteriako zinegotziak.

Ekimenean graffiti edota mural margoketan adituak direnak zein ez diren gazteak parte hartu ahal izango dute 11:00etan eta 16:00etan; komunitatearekin loturak ezartzeko helburuarekin bestelako herri eragileekin elkarlanean arituz eta herriari eskaintza kultural alternatibo bat eskainiz. Hots, gazteen eta komunitatearen arteko elkargune bat sortu nahi da, arte urbanoaren aitzakipean, ekintza ezberdinekin. Hori dela eta, bazkaria izango da (14:00), takeo txapelketa (19:00) eta Lupu Beltza eta DJ Trujo kontzertuak.

"Graffesta Laudioko gazteekin ikasteko eta eraikitzeko partaidetza-prozesu gisa planteatzen da", amaitu du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide