Datozen asteetan Laudio Udalak urtero udal bide-sarea egoera onean mantentzeko eta ibilgailuen eta herritarren segurtasuna bermatzeko egiten duen asfaltatze kanpainarekin hasiko da. Obren lizitazio prozesua, 294.187,28 euroko inbertsioarekin, abenduaren 9ra arte egongo da zabalik.
Oraingo honetan, esku-hartze handienak Ardantzazar kaleko zatian egingo dira, Zumalakarregi kaleko semaforoaren eta Lamuza kaleko 1. zenbakiko oinezkoen pasabideen artean, Zumalakarregi kaleko 25. zenbakitik 29. zenbakira arte dauden zebrabideetan, eta Gardeako 2. zenbakitik Telleria kaleko azken etxeraino.
Era berean, lanen ardura duen enpresak lanak egin beharko ditu Saldarriaga eta Katuxa Ibarra kaleetako bideetan, Oleta kaleko biltegirako bidearen bidegurutzearen azken zatian, Goikoetxe kaleko 3. zenbakia inguratzen duen tartean eta Zumeltza eta Launtxo landa-bideetan.
Obren iraupena sei astekoa izango dela aurreikusten da.