2025-2030 Landa Garapenerako Eskualdeko Programa (LGP) definitze aldera, Zabaia Landa Garapeneko Elkarteak inkesta bat jarri du abian Aiaraldeko landa-ingurunearen garapen ekonomikoa indartzeko eta eskualdeko bizi-kalitatea hobetzeko.
Programa horrek ezarriko ditu, hain zuzen ere, aldi horretan lurraldeko erakundeen artean lankidetzan gauzatu beharreko ardatz estrategikoak eta jarduera-ildoak. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 30era arte, larunbata, egin ahal izango dute hurrengo estekan.