Udalak Bultzatu Fundazioarekin hitzarmen bat sinatu du herritarrei laguntza teknikoak eskaintzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko abe. 12a, 15:06

Laudioko Udaleko eta Bultzatu Fundazioko kideak gaurko prentsaurrean./ Laudioko Udala

Laguntza Teknikoen Bankuak (BAT) mendekotasuna duten edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako gurpil-aulkiak, taka-takak, garabiak edo ohe artikulatuak mailegatzeko zerbitzu solidarioa da.

Laudio Udalak eta Bultzatu Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean udalerrian Laguntza Teknikoen Bankua (BAT) proiektua abian jartzeko; mendekotasuna duten edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako gurpil-aulkiak, taka-takak, garabiak edo ohe artikulatuak mailegatzeko zerbitzu solidarioa. Zerbitzua erabili nahi duten familiek edo pertsonek Bultzaturen laguntza eskatu ahal izango dute HAZen.

Aitor Fernández de Pinedo Gizarte Kohesioko zinegotziak azaldu duenez, "hitzarmen honen bidez, mendekotasun edo dibertsitate funtzionaleko egoeretan dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetuko duten baliabideak eskuratzen erraztasunak eman nahi ditugu, haien beharrei komunitate-ekimen baten bidez erantzunez".

Materialak biltzeko kanpaina hilaren 20ra arte

Egun hauetan, Bultzatu fundazioak materialak biltzeko urteroko kanpaina egiten du, ondoren Laguntza Teknikoen Bankuak eskaintzen duen mailegu-sistemara bideratzeko. Bilketa kanpaina, bosgarrena jada, hilaren 20ra arte egongo da martxan. Laudioren kasuan, laguntza teknikoak eman nahi dituzten herritarrek zuzenean jo beharko dute zerbitzura, 94 440 91 16 telefonora deituz edo bat@bultzatu.org helbidera idatziz.

Joan den irailaz geroztik, mota askotako 14 laguntza-produktu utzi dira, hala nola gurpil-aulkiak, oheak, garabiak, eta jasogailuak, besteak beste. Gainera, beste 23 zerbitzu eman dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide