Lankidetza-proiektuak bultzatzen jarraitzeko eta zuzeneko laguntza humanitarioa sustatzeko helburuarekin, Laudio Udalak 30.000 euroko partida bat gorde du Euskal Fondoaren bitartez Somoto hiriko (Nikaragua) hiri-azpiegiturak hobetu ahal izateko.
Lanak Carlos Fonseca eta Villa Libertad auzoguneetan burutuko dira hiri-antolamenduko obrak handitzeko helburuarekin. Hau da, nasetan eta areketan esku hartuko da, zintarriak margotuko dira eta, lehentasuna emango zaio desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna hobetzeari.
"Azken helburua da Somotoko populazioaren, 2.020 biztanlerekin, ingurumen-,osasun- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, bertako komunitatea indartzeaz gain", zehaztu du Aitor Fernández de Pinedok, Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Bisita instituzionala Bucraa dahirara
Laudio Ikastolako ikasleek Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen
kanpamenduetara antolatutako elkartasun bidaia baliatuta, kooperazio arloko zinegotziak El Aaiun wilayan kokatzen den Bucraa dahira bisitatu berri du.
Laudioar gazteek berton garatutako proiektua bisitatzeaz aparte, zinegotziak bertoko agintariekin ere elkartzeko aukera izan du, Laudio eta Bucraa arteko senide-harremana berpizteko konpromisoa bueltan ekarri duelarik.