2025eko ordenantza fiskalak urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko abe. 27a, 20:00

Datorren urtean zerga-tasak %2,3 eguneratuko dira.

Gaur ALHAOk Laudioko Udalak onartutako 2025eko ordenantza fiskalak jaso ditu, urtarrilaren 1ean indarrean sartzea ahalbidetuz. Gauzak horrela, eta zerbitzu publiko onenak eskaini aldera, datorren urtean zerga-tasak KPIaren arabera eguneratuko dira (%2,3, oro har); zaborren tasa izan ezik. Kasu honetan, eta Europako araudiaren irizpideari jarraituz, zerbitzuaren gastua eta hark bildutako diru-sarrerak parekatu beharko ditu Udalak. Gauzak horrela, hiri-etxebizitzen kasuan, 32,24 euroko igoera ekarriko du eguneratzeak. 

Horrez gain, PSE eta OMNIAren bermearekin, Gobernu Taldeak tasen ordainketa zatikatu pertsonalizatua aldatu du, ordainketak egiteko aukera 3 hilabetera luzatuz (betiere ordaindu beharreko gutxieneko zenbatekoa 25 euro baino txikiagoa ez bada), eta OHZn industria- eta merkataritza-erabileretako gutxieneko katastro-balioak ere aldatuko ditu. Bestalde, hileta zibilen tasa berria ezarri da, 70 eurotan.

Iazko ildo berari jarraituz, datorren urtean 42.000 eurorainoko errentetarako hobarien taulak mantenduko dira, alokairu publikoko programa baten barruan dauden etxebizitza hutsak (Alokabide), edo trantsizio ekosoziala eta, bereziki, energetikoa bizkortzea helburu dutenak barne hartuz. Era berean, alokairu publikoko ezein programatakoak ez diren etxebizitza hutsei %50eko errekargua mantenduko zaie. “Ordenantza hauek fiskalitate bidezkoagorako eta berdeagorako bidearen hasiera markatzen hasiko dute”, azpimarratu du Iñigo Martinez Ogasun zinegotziak.

Ordenantzak auzokideek aurkeztutako hiru alegazioak jasotzen ditu ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide