Udalak 70.000 euro baino gehiago bideratuko ditu herriko elkarteek Laudion egiten duten gizarte-lana babestera

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025ko urt. 2a, 10:00

Dirulaguntza hauekin Laudioko auzo-mugimenduari estaldura hobea eman nahi dio Udalak.

Laudioko Udalak, Gizarte Kohesio arloaren bitartez, aurten udalerrian gizarte- eta hezkuntza-arloko hainbat proiektu garatu dituzten tokiko 15 elkarteren lana babestuko du. 70.365 euroko aurrekontua duten diru-laguntza hauekin, Udalak tokiko erakundeek udalerrian gizarteratzearen alde eta kalteberatasnaren aurkako programak eta jarduerak dinamizatzea bilatzen du, esparru sozial, hezitzaile eta laguntzazkoa sortuz. "

Laguntza hauek herriaren kohesio soziala sustatzea espero dugu, Laudioko auzo-mugimenduari estaldura hobea emanez", adierazi du Aitor Fernández de Pinedo arloko zinegotziak.

Gauzak horrela, gizarteratzearen edota boluntariotzaren arloan jarduerak garatzen dituzten elkarteei 26.190,45 euroko dirulaguntza emango zaie guztira, eta honela banatuko da inplikatutako kolektiboen artean: Caritas (8.000 euro), Esklerosi (1.425 euro), Apdema (2.065 euro), Kirikiño (6.700,45 euro) eta Eginaren Eginez (8.000 euro).

Herriko adinekoen artean jarduera soziokulturalak antolatzen dituzten elkarteek, zehazki Santa Ana eta Sant Roketzar erretiratuen zentroek, 4.986,81 euro eta 13.008,54 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren.

Hezkuntzaren arloko jarduerak bultzatzen dituzten Kirikino Atseden Taldea, Margotu Elkartea eta Laudio Ikastola Scoop elkarteei 4.000 euro, 1.000 euro eta 2.460 euro emango zaizkie, hurrenez hurren. Era berean, udalerrian jarduerak antolatzen dituzten guraso-elkarteei 18.719,80 euro emango zaie: 2.615 euro Laudio Ikastolako Umezale Guraso Elkarteari, 5.000 euro Apa Jesuri Lateorrori, 1.585 euro Lamuza guraso-elkarteari, 4.519,30 euro Apa Gallarragari eta 5.000 euro La Milagrosa guraso-elkarteari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide