Gobernantza Feministako Zerbitzuak berdintasunaren arloan lan egiten duten tokiko erakundeen lana babestuko du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025ko urt. 4a, 06:30

2024ko martxoaren 8an Laudion eginiko mobilizazioetako baten irudi bat. / Aiaraldea.eus

Oraingo honetan, Udaleko Zeharkako Politiken arloak 18.600 euro banatuko ditu 6 erakunderen artean.

Laudio Udaleko Zeharkako Politiken arloak, Gobernantza Feministako Zerbitzuaren bidez, laguntza ekonomikoa emango die aurten Laudion emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatuz eta bultzatuz hainbat jarduera landu eta antolatu dituzten 6 erakunderi.

Oraingo honetan, arloak 18.600 euro banatuko ditu erakunde hauen artean: Aiaraldea Kooperatiba Elkartea (4.295,41 euro), Bilgune Feminista Emakumeon Elkartea (3.500 euro), Aretako Talde Kulturala K.I.K.E (2.500 euro), Solastiar Elkartea (2.179,31 euro), Altzarrate Kirol Kluba (2.945 euro) eta Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkartea (3.180,28 euro).

"Laguntza hauen bitartez, elkarteek feminismoa sustatzeko lanean jarraitzeko baliabideak izatea eta indartzea bilatzen dugu", adierazi du arloko zinegotzi Nagore Gomarak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide