Bide publikoa aldi baterako okupatu behar duten laudioarrek, obrengatik, lanengatik, etxe-aldaketagatik edo hornidura-instalazioengatik, besteak beste, espazioa erreserbatzeko eskaera 10 egun naturalen aurreikuspenarekin aurkeztu beharko dute HAZen edo egoitza elektronikoan.
Harremanetan jartzeko beharraren aurrean, interesdunek helbide elektroniko eta telefono-zenbaki bat adierazi beharko dituzte. Epe horretan ez bada Udaltzaingoaren (eskaeraren kontrolaz arduratzen den erakundea) erantzunik jaso erreserba onartu egin dela ulertuko da. Erreserbatutako eremua mugatzeko, eskatzaileek behar bezala seinaleztatu beharko dute lekua, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorreko araua une oro beteko dituen seinale eta materialekin.
Seinalerik ez izatekotan, Udaltzaingoan eskatu ahal izango dira, eta bertan materiala erabiltzeko eta entregatzeko arauak zehaztuko zaizkie.