Hilaren 19tik aurrera, Laudiok zinema zerbitzua berreskuratuko du baina beste era batera. Udaleko Kultura Zerbitzuak Zineforum programa berria prestatu du hamabostero 2025erako, eta lehen saioa 'Bye, bye, Tiberias' filmarekin estreinatuko da; Lina Soualem zuzendariak Palestinari buruz egindako dokumentalarekin, Londreseko BFI saria irabazi duena.
“Ohiko zine zerbitzua aldatu nahi izan dugu, baina istorio zoragarriak dituzten film desberdinak izaten jarraituko dugu”, adierazi du Sonia Respaldiza Kultura arloko zinegotziak.
Saio guztiak igandeetan izango dira, 18:00etan. Otsaileko programazioa datozen egunetan partekatuko da.