Udalak Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren HEL izenpetzeko sinadurabilketa ahalbidetuko du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025ko urt. 17a, 12:30

Ekimenak gutxieneko pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea proposatzen du. Laudion erroldatutako pertsona nagusiei zuzenduta egongo da Udaleko izapidea, eta asteazken eta ostiraletan egin ahal izango da, 12:30etik 14:30era.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) Herri Ekimen Legegilea (HEL) erregistratu zuen astelehenean, urtarrilak 13, Eusko Legebiltzarrean, Pentsioak Osatzeko Euskal Sistema ezartzeko. Beste era batera esanda, proposamenak 60 urtetik gorako pentsiodun guztiei, Euskadin bizi eta erroldatuta daudenei, gutxieneko diru-sarrera duinak bermatzea eta pentsioen genero-aldea murriztea du helburu, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren pareko pentsioa ziurtatuz.

Hala ere, onartutako proposamena izapidetzeko herritarrek sinadurak aurkeztu beharko dituzte. Horregatik, eta kautotu egin beharko direnez, Laudioko Udalak, idazkari nagusiaren bitartez, sinadurak biltzeari ekingo dio ostiralean bertan, urtarrilaren 17an. Tramitea Laudion erroldatutako adin nagusiko herritar guztiei zuzenduta egongo da eta asteazken eta ostiraletan egin ahal izango da, 12:30etatik 14:30etara. 

Halaber, ostegunetan, Batzorde Sustatzailearen fede-emaile bereziak Herriko Plazan eta Aldain kokatuko dira Euskadin bizi diren adineko pertsonen sinadurak biltzeko, 11:30etik 14:00etara. Kasu bietan epea 2025eko apirilaren 24an amaituko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide