65 urtetik gorako laudioarrek beharrezkotzat jotzen dute Udala aztertzen ari den jantoki-zerbitzua ezartzea

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025ko urt. 22a, 20:00

Guztira, 137 inkesta bildu dira, eta adinari, bizitoki-auzoari, mugikortasun-baldintzei, premia dietetikoei eta interesdunen motibazioei buruzko datuak jasotzen ditu

Iazko azaroan Laudio Udalak inkesta bat egin zien adinekoei eurentzako jantoki- zerbitzua ezartzeko zuten interesa aztertu eta ezagutzeko. Galdetegia, 65 urtetik gorakoentzat, adinari, bizitoki-auzoari, mugikortasun-baldintzei, premia dietetikoei eta interesdunen motibazioei buruzko datuak bildu zituen; azken helburua biztanleriaren zati honen autonomia eta parte-hartzea sustatzea delako. 

Bada, jasotako 137 inkestak aztertu ondoren (74 emakumek eta 60 gizonek hartu dute parte), argi geratu da beharrezko zerbitzua dela herrian, eta gehienek nahiago dutela etengabeko erabilpena izatea.

"Laudioko adinekoentzako jantokia martxan jartzeko plana aurreko legegintzaldian sortu zen, eta arrakasta handia izan duela uste dugu, batez ere jasotako datuei erreparatzen badiegu. Gainera, askok uste dute onuragarria izango litzatekeela sozializatzeko, proiektu honen helburuetako bat", azaldu du Ludi Temiño Adinekoen zinegotziak. Bizilagunek ere jangelaren aldeko argudioak eman dituzte, besteak beste; dieta askotarikoa eta osasungarria izango luketela, eta etxean janaria prestatzea saihestuko luketela, arriskuak saihestuz. Zerbitzua igandera arte luzatzea ere proposatu dute, eta ez astelehenetik ostiralera aurreikusita zegoen bezala.

Jantokiaren kokapenari dagokionez, erabiltzaileek uste dute kokalekurik onena herrigunea dela, auzoekiko gertutasunagatik. Zerbitzuaren kostuari erreparatuz, laudioarrek pertsona guztientzat merkea eta eskuragarria izatea proposatzen dute. "Inkestetan jasotako datuek ideiaren arrakasta adierazten dute, are gehiago, lau pertsona funtzionamenduan laguntzeko prest agertu dira", amaitu du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide