Gaur goizean Laudio Udaleko Gobernu Taldea Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu den Alberto Martínez Ruiz-ekin bildu da osasun sistema publiko eta duinaren aldeko pausuak ematen ari direla aztertzeko eta instituzioen arteko elkarlana sustatzeko.
Anbulatorio berriaren irisgarritasuna eta zonaldeko aparkaleku eta garraio beharra ere helarazi dira Gobernu Taldeak ere SOS Aiaraldea plataformak Osakidetzari entregatutako 5.646 sinaduren bidez egindako interpelazioarekin bat egin du; eta bertan planteatzen ziren aldarrikapenak mahi gainean jarri ditu.
Jaurlaritzako osasun arloko arduradunek anbulatorio berrirako dituzten egitasmoak partekatzeko baliatu dute bilera.