Udala Renferekin bildu da eta zerbitzuak hobetzea eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025ko urt. 27a, 20:00

Bileran Santa Cruz geralekuaren egungo egoera, asteburuan gaueko trenak berreskuratzeko eskaera eta herriko kultur eta jai agendaren arabera zerbitzu bereziak eskatzeko aukera mahai gainean jarri ziren.

Renfek iragarritako azken neurrien jakinean egonda, Bilbo-Urduña C3 linean hobekuntzak sortuko dituztenak, Laudio Udalak erakundearekin bildu da herriaren egungo egoera azaltzeko eta bi erakundeen arteko komunikazio zubi zuzenagoa ezartzeko. "C3 linearen berrantolaketak gure bizilagunen, bisitarien eta Laudiora lan egitera datozen pertsonen egunerokotasuna hobetzen du, Bizkaiko hiriburuarekin zerbitzu azkarragoak eta zuzenagoak jarri direlako martxan", adierazi du Ainize Gastaka alkateak. Egun, Laudio eta Bilbo artean 15 minuturo daude trenak, eta 16 Civis zerbitzu jarri dira martxan (zortzi geralekurekin) astelehenetik ostiralera, beti lanegunetan, bidaia-denborak murrizteko.

Laudioren kasuan, Gobernu Taldeak mahai gainean jarri zituen Santa Kurutzeko geralekuaren egungo egoera, asteburuan gaueko trenak berreskuratzeko eskaera eta zerbitzu bereziak eskatzeko aukera udalerriko kultur eta jai agendaren arabera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide